Aintzinako
metropolietan jendea atseden unetan elkartzen zen, zituzten arazo edo
kezken inguruan eztabaidatzeko edo
filosofatzeko…
Blog
honetan idazterakoan, hainbat nobeletan irakurritako irudi hau datorkit burura.
Txoko honetatik, nire barnean darabilten sentimendu, pertzepzio eta
hausnarketak azaldu eta partekatzeko abagune den unetik, edo behintzak hori
izango litzateke nire nahia.
Haur
Hezkuntzako ikasketak hasi aurretik, nire ezagutza hezkuntzari buruz, ikasle
moduan bizi izandako esperientziaren iritzi pertsonala soilik izan arren,
ikasketetan murgildu ahala, hainbat kontzeptu eta sentimendu ulertzen hasi naiz
eta haiek azaltzen saiatuko naiz.
Ikasketa
arautuetan destakatzen ez nuen ikaslea izan naiz, ez kateengatik ez bikain asko
ateratzeagatik ere, hau da, moldatzen nintzen, betebeharra zein zen oso argi
izanik. Halere, edukietan zentratutako heziketa jaso dudala uste dut, gustu eta
nahi pertsonalak alde batera utziz, helburua azterketak gainditzea izanik, edo
bestela esanda, markatzen zidaten bidea zuzenki jarraitzea zen batez ere
erakusten zidatena eta ez ordea nire nahiekin eta gustuekin loturik zeuden
gaitasunak erabiltzea edo ezagutzea. Ondorioz, pentsatzen dut, horrelako
hezkuntzan, norbanakoaren ekimena nolabait zapuzten dela eta ekimen falta hori
gure ondorengo etorkizunean eta horrenbestez gizartean ere ondorioak dituela.
Ikasturtea
hasi aurretik, Eduard Punseten Redes programan, “El sistema educativo es anacrónico” emanaldian Ken Robinsoni egindako
elkarrizketa ikusitakoan, nire iritzi pertsonala azaltzen zutenarekin erabat
identifikatu nuen, hezkuntzarekiko nire sentimendua ulertzen hasiz.
Emanaldi
honetan azaltzen zuten arabera, egungo hezkuntza, anakronikoa da, hau da,
hezkuntza garai batean eman zen ekonomia industrialaren beharrei erantzuteko
definitua dago. Industrializazioaren produktibitatean oinarrituta, beraz
hezkuntzak izaera estandarra eta etsipenezkoa du, denontzako eduki berdinak eta
modu berdinean. Eta neurri estandar hoietatik kanpo gelditzen dena, hezkuntza
sistematik ere at gelditzen da.
Hezkuntzaren
Historiaren ikasgaian sakontzerakoan, ideia hau oraindik zentzudunagoa hauteman
nuen, izan ere, bertan kontzeptu hori oso ondo irudikatzen duen esapide bat
aurkitu nuen Joaquín García Rocarena (2007) “Educación para la ciudadanía”:
“En el aula se
hibernan los sentimientos y congelan relaciones afectivas: símbolo del taller,
el lugar de aprendizaje, la antesala de la fábrica, la productora de
infelicidad”
Esapide hau, agian oso
dramatikoa dirudi, baina bai uste dut, industralizazioak ekarritako
kapitalismoa eta horrek eragin duen konfortaren gizartea, zoriona gauza
materialak edukitzearen ideia izanik, hezkuntza, pertsonak sistema horretan
eraginkorrak izateko moldatu dela, ikasgaiak jerarkizatuz eta soilik gaitasun
batzuk baloratuz. Hau da, makinak izango bagina bezala prestatzea eta ez
pertsonak bezala, gure nahiak eta gustuak alde batera utziz eta emozionaletik
guztiz urrunduz. Gizakien alderdi emozionala hipotekatzen bada, azkenean
bizitzak zentzua eta koherentzia galtzen du eta zentzu falta hori izan daiteke
eskola porrotaren eragile nagusietako bat.
Hala ere, Hezkuntzaren Historiaren
barne jarraikiz, guzti hau ez da berria. XVIII. mende hasieran, Rousseauren
Naturalismo pedagogikoak funtsean berdina esatera dator, hots, haurraren
nortasuna, nahi eta interesak errespetatu behar direla. Irakaslearen jarrera,
arazoen irtenbideak bilatzen laguntzen duenarena izan behar du. Heziketa honen
helburua haurra bere baliabiden bidez arazoak konpontzeko gai izatea da,
munduan orientatzen jakiteko.
Are
gehiago, XIX. mende hasierako Eskola Berriaren ikuspegi humanistikoa
ezagutzerakoan, aspaldidanik, bestelako hezkuntza bat egiteko tresnak hor
daudela ohartu naiz. Beraz, ez bada eman, interesak bestelakoak izan direlako
izan da eta ikuspuntu hau aintzat hartuz, hezkuntza kultura/ekonomiaren
funtziopean egon da.
Beraz,
hezkuntza hobetzeko, kulturaren irizpideak bestelakoak izan behar dira? Edota,
hezkuntzaren bidez kulturaren irizpideak aldatu daitezke? Zeinek baldintzatzen
du zein? Erantzun zehatzik ez dagoela uste dut, hezkuntza, kultura eta
gizarteratze prozesuekin gertatzen den bezala. Elkar elikatzen direlakoan
utziko dut, baina behintzat horren kontzientzia edukitzeak, begirada zabaltzen
du.
Guzti honen
kontzientzia hartzeak, jabetutakoaren parte bat besterik izanda ere, balio
dezake gainetik irudikatzeko, gizarte sistema baten printzipio batzuen emaitza
garela. Eta baldintzapen horretaz ohartaraztea, neutroak eta objetiboak ez
garelaren kontzientzia ere dakar.
Kontzienteki
egitea, uste dut hor dagoela irakasle lanbidearen funtsa nagusietako bat.
Besteei hezitzerakoan, irakasle ikasle harremanei dagokionez, guretzako begi
bistakoak diren egiteko moduak kolokan jarri behar ditugu, pertsonak, mundua
bezain anitzak baikara. Eta horrenbestez, Didaktikaren eginkizunak erabateko
zentzua hartzen du, non eskola proiektua, estatuaren baldintzak, metologia
irizpideak, edukiak, etabar ahalik eta definituen gelditzen diren,
aplikatzerako unean kontzienteki egite hori gehiago bermatuz.
Hezkuntza eta gizakiari buruz, oso interesgarria iruditu zait eta gainera parrak egin ditut:
http://www.youtube.com/watch?v=nPB-41q97zg
Hezkuntza eta gizakiari buruz, oso interesgarria iruditu zait eta gainera parrak egin ditut:
http://www.youtube.com/watch?v=nPB-41q97zg
No hay comentarios:
Publicar un comentario