recuperar madrid
2012/05/31
2012/05/10
2012/03/12
7 ARIKETA
Zer da kurrikulua
kurrikulua litzateke, eskolako praktika ahalbidetuko duten estrategien irizpideen multzoa, estrategiak hauek direlarik: helburuen definizioa, edukiak, baliabide metodolgikoak, bitarteko didaktikoak eta ebaluazio sistemak.
Beraz kurrikulua, estrategia hoien hezkuntzaren filosofia, baloreen mundua, politika, gizarte arloa, psikologia eta pedagogiaren irizpideetatik hasi eta irakaskuntzako gairik hutsal eta praktikoetan amaitzen da.
Honela Espaniar estatuan, kurrikuluaren irzpideak hurrengo orden honetan zehazten dira: estatuaren politika, ikastetxearena eta azkenik ikasgelarena.
Motak
Espaniar estatuan indarrean dagoen kurrikulu eredua, Ministerioak eredu irekia izendatzen du. Honek esan nahi duena da, nahiz eta estatuak kurrikulu bat zehaztu estatu mailan betetzen derrigorrezkoa dena, autonomia erkidego bakoitzaren kultur errealitatearn arabera zehaztuko da ere, eta horri gero ikastetxearen berezitasunak eranstuko zaizkio lehenik eta azkenik ikasgelarenak. Honela estatuak zehaztutakoa, irizpide orokorretan oinarritzen da, ondoren osatuz eta zehaztuz ikastetxearen eta ikasgelaren premien arabera.
Ezkutuko kurrikulua berriz, eskolako kurriluluaren eraginpetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da. Hau da, kurriluluak berak besteak beste, hezkuntzaren planifikaziotik eta jarduera kontzientetik kanpo geratzen diren hainbat eragin sorrarazten dituzte. Eragin hauek, balore sozialekin eta ikastetxearen nagusi den ideologia soziopolitikoarekin zerikusia dute batez ere eta portaera arau, material didaktiko (testulibruak), zenbait jarduera eta ebaluazio sistemaren bidez azalaratzen dira.
Fenomeno hau sahieztezina dirudi arren, irakasleen jarduera arduratsuak ahaleginak egin behar ditu, kurrikuluan argi eta garbi zehaztua azaltzen ikasleen hezkuntzan eragin handia duten baloreak ere.
Zein da bere funtzioa
Kurrikuluan zehaztutako guztia ikatetxeetan betetzea.
Zehaztapen mailak
Lehenik eta behin Autonomia Erkidegoko hezkuntza administrazioek osatuko dute Ministerioak egindako Oinarrizko Curriculum Diseinua (OCD), erkiego bakoitzaren kultur errealitatera egokituz, besteak beste, hizkuntza, historia eta literaturaren adierazgarri diren berezitasunak. Hau kurrikuluaren lehen zehaztapen maila deritzaio.
Bigarren mailako zehaztapenak ikastetxearen erantzunkizuna eta honen xede da premia zehatzak asetzea eta Ikastetxearen hezkuntza proiektua deritzaio. Halaber, hirugarren mailako zehaztapenen bidez, ikasgelaren ezaugarri bereziak aintzat hartuko dira ere gelako programazioak osatzeko.
Halere azken bi hauek proiektu moduan hezkuntza administrazioei aurkeztuak izango dira ikuskatuak izateko.
Helburuak-Xedeak
Helburuak, balore filosofiko eta sozialetan oinarritzen diren lortu nahi diren asmoak dira eta hauek pedagogiari dagozkio.
EAEan Haur Hezkuntzaren xedeak garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da. Hauek haurraren irudi positiboa eta orekatua eraikitzea autonomia handiagoa izan dezan, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen ingurunaren ezaugarri fisikoen eta sozialen aurkikuntzan oinarritzen dira.
Halaber, familiekin lankidetzan jardutea, ekitatea sustatu, EAEko bi hizkuntza ofizialen elebitasuna bermatu, gurasoen lan-bizitza erraztu eta bi mila baino gutxiagoko eremutan kalitatezko hezkuntza-zerbitzua bermatzea ere izango dira xede.
Gaitasunak
Haur Hezkuntzako gaitasunak, hezkuntzako gaitasun orokorrak kontuan hartuta zehazten dira, eta honako hauek dira: ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua, alegia, arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, egiten eta ekiten ikastea.
Esparruak
Kurrikuluaren helburuak lortzeko eduki batzuk egituratu behar dira, hauek hezkuntza sistemaren hasierako etapetan orokortzeko joera ematen da eta ondorengoetan berriz, espezializatzeko joera, honela hezkuntza-edukiak honako esperientzia-eremuen arabera antolatzen dira: norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezagutza eta hizkuntzare barne komunikazioa ea adierazpena.
Pedagogia printzipioak
Aurrean aipatutako Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumak ezartzen dituen oinarrizko gaitasunak dira. Hauek aldi berean, ikasleen aniztasuna kontuan hartuko dituzte, honela, etapa bakoitzeko helburu orokorrak malguak izango dira eta ikastetxeek errefortzu-mekanismo egokiak jarri beharko ditu ere hoiek betetzeko.
Halaber ikastetxeek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailen pedagogiaren sustapena edukiko dute ikasteko zailtasunak aurre eman, hauteman eta esku hartzeko jarduerak gauzatzeko.
Ebaluaketa
Kurrikuluaren aplikazioaren gainean erabakiak hartzeko, lehenengo informazio lortzen da, hasierako ebaluzioaz diagnostikoa eginez. Ondoren prozesuen eta emaitzen ebaluazioa egingo da. Azken honetarako behaketa zuzena eta sistematikoa izango da teknika.
Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua, beren hezkuntza-jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko da. Familiek honen informazioa gutxienez hiru hilean behin jasoko dute.
Ikasleak Lehen Hezkuntzara automatikoki igaroko dira, premia berezia dituztenak izan ezik, zeintzuk urtebete bat gehiago egon ahalko dira.
2012/02/26
HAUSNARTZEN...
Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?
Batetik, hezkuntzaren neutraltasuna eta bestetik gelako irakaskuntzako neutraltasuna bereiztuko nituzke.
Jakin badakigu, hezkuntza sistema curriculumaz baliatzen dela edukiak zehazteko eta hori egiteko irizpide batzuk hartzen ditu oinarritzat. Horrenbestez, hezkuntzak ezin du neutrala izan. Irizpide hoiek, geure gizartean, askok begi bistakoak edota guztiz arruntak iruditu arren eta errespetuaren eta aniztasuanren izenean egin, ikuspegi baten adierazgarri direlaren kontzientzia izan behar dugu. Horrenbestez, egungo gizartearen ezaugarria kultura aniztasuna izanik, hezkuntza sistemak ontzat hartzen dituen hainbat irizpide, eztabaidagarri gertatu daitezke.
Gelan bertan jarduten den irakaskuntzan, irakaslearen esku hartzea askoz zuzenagoa denez, gai ezberdinen inguruan sortu daitezkeen egoeretan, bai gelakideen bai kanpoko ikuspegiak kontuan hartu behar ditu.
Hala eta guztiz ere, irakaslearen neutraltasuna ez da inoiz erabatekoa izango. Pertsonak garen unetik, konszienteki eta ez konszienteki sustatzen ditugun irizpideak ditugu barneratuak, fenomeno sahistezina delarik. Baina halere, dagokigun irakasle lanbidean, gure hautematea arreta guztiz eta ahal den objetibotasun handienarekin egitea eskatzen du, ikasleekiko ahalik eta neutralen agertuz.
Zein da neutralitate eta objetibitatearen arteko desberdintasuna?
Neutralitatea, eztabaida dagoen inguruan, bi alde nabarmentzen badira, norberaren iritzia edo sentimenduak kontutan hartu gabe, ez alde batean ez bestean mantentzea edo ez parte hartzearen jarrera litzateke.
Objetibitatea, berriz, zerbaiten ezaugarri guztiak ikuspegi ezberdinetatik aintzat hartzeko gaitasuna litzateke, edo bestela esanda, zerbaiten inguruan, norberaren ikuspegiaz gain, besteen ikuspegiak ere onartzea.
Beraz, neutralitatea, jarrera batean datza eta objetibitatea gaitasun baten adierazgarri da, hori litzateke, hain zuzen ere, nire ustez bien arteko ezberdintasuna.
Eztabaida batean ez parte hartzea, hau da neutrala izatea, irakaslearen jarrera beharko luke izan, ikasleen eredu den unetik, bere iritziak pentsamolde ezberdinak baztertu eta baldintzatu ez dezaten. Aurrean aipatu dudanari jarraikiz, neutralitatea ez parte hartzearen jarrera bat denez, parte hartzea beharrezkoa den egoeretan, ezinbestean objetiboa izateko gaitasuna behar da ere, guztien ikuspegiak kontuan hartuz erabaki bat hartzeko momentuan.
Guzti honetaz gain, jakin badakigu, pertsonak emozionalak garela eta geure sentimenduen bitartez jokatzen dugula etengabe. Sentimendu hoiek askotan inkonszienteki barneratu ditugun irizpideen eranginpean daudenez, inoiz ez da emango erabateko neutralitatea ez objetibitatea. Horregatik, irakasle lanbideak, norberaren irizpideen edota jokaeretan sakonki hausnartzeaz gain, inguruneari arretaz behatzea ere eskatzen du.
Azkenik esan, nahiz egungo eskola publikoa neutrala definitzen den arren, neutralitate hori irizpide baten markoaren barne zehazten da, beraz, ez da erabat objetiboa izango.
4 ARIKETA
Kasuen azterketa_Neutraltasun eta beligerantzia
5. Kasua: Pegatina
Maribel, 14 eta 16 urteko ikasleen irakasleak, ikasgelara egunero hauteskundeetako propagandako pegatina bat darama soinean. Ikasgaia bukatu orduko, Karlos izeneko ikasleak, pegatinaren inguruan galdetzen dio eta Maribelek hausteskundeetan bozkatuko duen alderdiaren pegatina dela azaltzen dio, bide batez alderdia goraipatuz.
Iruzkina:
Nire ikuskunpututik, irakaslea hezitzailea den unetik, eredu erreferentzia bat da ere eta irakasleengan eduki dezakeen eragina susmaezina da, are gehiago ikasleak nerabezaroak badira, zeintzuk etengabeko identitate bilaketan aurkitzen diren. Ikasleek irakaslearekiko iritzi ona edo txarra izan dezakete, baina bi kasutan irakasleak eragina izango du beti.
Horrelako gaietan, ikasleen jakingura ikasgaiarena bera baino gehiagokoa izan daiteke maiz, aurrean aipatu dudan identitate bilaketa dela eta, irakaslearen iritzi pertsonaleekiko oso sensibleak izanik
Horrenbestez, irakasleak munduari buruz dituen iritzi pertsonalak ez agertzen kontu handia izan behar duela pentsatzen dut. Halako pegatina bat irakasleak soinean eramanez, irakaslearekiko irudi ona duenarentzat alderdi politiko hori egokia suertatu zatzaioke, aldiz irudi txarra duenarentzat berriz kontrakoa.
Halere, ikasleak irkaslearearekiko duen irudiaren arabera, alderdi politiko horrekiko eraiktitako aurreirizia , ez litzateke gehien kezkatu beharko gintuzkeena. Alegia, gelan politikaren inguruan eztabaida gertatzen bada edota aurkitzen diren ingurune sozialean gatazka politikoa esanguratsua bada, ikasleek irakaslearen jarrera ezagutzeak oso desegokia izan daiteke, ikasle batzuen jarrera uzkurtu dezakeelako.
Karlosek galdera ikasgaia bukatu ondoren pribatuan egin beharrean, denon aurrean egingo izan balu, irakasleak “gauza pertsonalak dira” edo horrelako zerbait, garrantzia kenduz esatea izango litzateke nire ustez erantzun egokiena.
Ondorioz, uste dut irakasleak ikastetxean pegatina kendu beharko lukeela eta agian debekatua egon beharko luke ere. Nire ikuspuntutik, ez da berdina irakaslearen jarrera ezagutzea edo ikasle batena, hau da, ez litzateke berdina izango pegatina hori ikasle batek eramango balu ez baita eredu. Pentsamendu dibertsitatea onartu eta errespetatzen erakutsi behar da, baina horretarako irakaslea ahal duen neutralena agertu behar da.
11. Kasua: Sararen gurasoen erlijioa
Erlijioen gaia lantzen ari diren gizarte-zientzien ikasgaian, ikasle batzuen aldetik, Jehobako testiguak kritikatzen dituzte.
Irakasleak badaki Sararen gurasoak erlijio hori bera praktikatzen dutela eta egiten ari diren kritikekin ados egon arren, Sara, 14 urteko neskato lotsatia, gaizki pasatzen ari delaz jabetzen da ere.
Iruzkina:
Nire ustez, irakasleak Jehovako testiguetaz hitzegiten den egoera honetaz baliatu beharko luke, ingurunean esanguratsu diren beste erlijioen ezaugarriak aipatzeko ere. Edo bestela esanda, Sara gelan egongo ez balitz ere, irakaslearen jarrera izan beharko luke erakustearena erlijio guztiek izan dezaketela gustagarri ez diren ezaugarri asko eta Jehovako Testiguak gure ingurunean berezia delako kritikatzeko oso erraza surtatu arren, adibidez seguraski katolikoak diren gelakide askoren gurasoen erlijoaren ezaugarriren bat kritikatu lezake ere.
Azken hau, ez katolizismoa kritikatzeko helburuarekin noski, baizik eta erlatibizatzeko eta azaltzeko azken finean pentsamendu guztiek errespetu berdina merezi dutela.
Kasu honetan, gelakideek berak erlijio baten praktikanteak edo fededun izateak, ez dut uste garrantzi handirik duenik. 14 urterekin pentsatzen dut, kasu gehienetan gurasoena jarraitzen baitela. Baita pentsatzen dut ere, Sararen lotsa, aurrean aipatu dudan irakasleak eduki beharko lukeen jarrera ez duela zertan baldintzatu behar, hau da, Sara lotsatia izango ez balitz ere, irakaslearen jarrera erlatibizatzearena izan beharko luke ere.
2012/02/16
3 ARIKETA
kontzeptuetan sakontzen Hezkuntza_Kultura_Gizarteratzea
Aukerak irakurri ahala eta denbora batez hausnartu ondoren, ondorio ziur bakar batetara iristen naiz, alegia, oso ariketa egokia dela kontzeptu hauen inguruan sakonki hausnartzeko. Oso zaila egiten zait egokia den orden bakar bat aukeratzea, ikuspuntua dela eta, bapatean bat baino gehiago aurkitzen baititut zentzudunak. Arrautza eta oiloa esaeran bezala gertatzen zait, ez nuke jakingo esaten zein dagoen aurretik.
Halere, bai ikasgai honetan eta besteetan ere jabetutakoaren ondorioz, Hezkuntza_Kultura_Gizarteratzea ordena izango lirateke, gizakiaren prozesu naturalaren ikuspuntutik logika baten barne argien azaltzen suertatzen zaidana.
Gizakia, talde baten barne jaiotzen den unetik, norabide anitzetan ematen den hezkuntza prozesu batean murgiltzen da. Hau da, bata besteekin ulertu, komunikatu edota erlazionatzea behar izanak, elkarrenganako berezko hezkuntza behartzen du, eta hain zuzen ere, hezkuntza horren ondorioz, taldearentzako baliogarria den nolabaiteko kultura adosten da. Hortaz, kultura, giza existentziari esangura ematen dioten eta nolabait inguratzen gaituen errealitatea sortzen duten kode multzoa lirateke, zeintzuk hainbat forma ezberdinetan adierazten diren, alegia, hizkuntza, baloreak, arauak, sinesmenak, janzkera, etabar. Azkenik, pertsonak hezkuntzaren bidez jasotzen duen kultura bereganatu ahala gizarteratze prozesua ahalbidetzen dela esan dezakegu.
Laburbilduz, gizarteratzea prozesu bat izan arren, helburu gisa kontsideratu dezakegu, zein lortzeko, hezkuntzaren prozesuaren bidez kultura tresna sortzen dugun. Ondorioz, hiruen arteko erlazioa oso estua da eta bakoitzaren beharrak, elkarren artean aldaketak eragiten dituzte, askotan gainjarririk.
2012/02/08
HAUSNARTZEN...
Zein eremutan arituko naizen? unibertsitatean haur hezkuntza ikasketak burutuz gero, lan egiteko aukerak, batez ere hezkuntza formalaren eremuan irekitzen dira, halere, pentsatzen dut ikasketa hauek edukitzeak, lanbide aukeraketa zabala ahalbidetzen duela. Hau da, haur hezkuntza oinarriz edukita, hezkuntza formalean sarrera posible egiteaz gain, hezkuntza ez formalean jardutea ere ahalbidetzen du, azken honentzako batzuetan espezializazio ikasketa bat egin behar izan arren. Nire burua irakasle edo hezitzaile gisa imajinatzen dudanean, batzutan hezkuntza formaleko talde handiko ohiko gela batean ikusten dut, eta bestetan arreta berezia behar duten talde txiki batean laguntzen... Auskalo, momentuz ikasketak gogoz burutzea eta asko ikastea da nire helburua!
Bigarren ariketaren lehenengo galderari erantzun nahian, alegia, zer gertatuko lirateke hezkuntza ez arautua arautuko balitz, burura datorkidan lehenengo ondorioa alor ekonomikoari dagokio. Hau da, hezkuntza ez formalaren aukerak ugariak, anitzak eta espezializatuak izatearen erakargarritasuna eduki arren, gehienetan haiek eskuratzeko eragozpena dituzten prezio altuak izaten dira. Honela hezkuntza ez formala, sektore sozial batzuetara soilik mugatua geldituz. Eta horixe da hain zuzen ere, hezkuntza formalak sahiesten duena, hots, irakaskuntza denon helmenean egon dadila modu berdinean, horretarako diru publikoaz baliatuz.
Beharbada, hezkuntza ez formala sistema politikoaren araudian sartuko balitz, bere unibertsaltasunaren irizpideari jarraikiz, publikoa edota behintzat askoz merkeagoa izango lirateke baina aldi berean, hezkuntza ez formalaren adierazgarri diren malgutasuna eta jarduteko askatasuna galtzeaz gain, agian hezkuntza formalarekiko duen osagarritasuna ere galduko luke .
Beraz, landu ditugun edukiek azaltzen duten bezala, hezkuntza formalaren eta ez formalaren konbinazioa egungo gizartean murgiltzeko oso aberasgarria eta beharrezkoa dela argi dago baina pertsonaren heziketan bi hezkuntzen osagarritasuna lortzeko, berriro ere beste hainbatetan bezala, arazo ekonomikoa nagusitzen da.
Bestetik, planteatu dudan bigarren galderaren erantzuna begi bistakoa dirudi arren, hezkuntza informalaren garrantzia nabarmentzearren eta haren inguruan hainbat fenomeno komentatzeko egin dut.
Argi dago, hezkuntza ez formala gizartean sortutako aldaketa berriei erantzuteko eta hezkuntza formalaren aurrean aurkezten zituen mugapenak menderatzeko nahian eman zituela bere hastapenak, beraz gizartean gertatzen diren aldaketak norabide anitzetan eraginez eta horrenbestez hezkuntza informala gizakiaren izaera afektiboa edo emozionala bitarteko duen prozesua denez, bere behaketa arreta handiz egin beharko litzateke, gertatu daitezken aldaketak aurreikusteko.
2012/02/03
1 ARIKETA
http://zurizuri.edu.glogster.com/hezkuntza-zuri/
Zer da hezkuntza
Pertsonaren garapena eta sozializazioa sustatzen duen norabide anitzeko prozesua da. Hiru hezkuntza mota bereizten dira:
• Hezkuntza informala: gure bizitzako eremu guztietan eta etengabe ematen den berezko hezkuntza da.
• Hezkuntza formala: estaduaren hezkuntza sistema politikarengatik arautua dagoena. Oinarrizko mailetatik unibertsitateko doktoretzaraino igarotzen da. Ezaugarri nabarmenenak adinaren araberako mailaketa, mailen orden lineala ezagutza orokorren helaraztea izango lirateke.
• Hezkuntza ez formala: heziketa sistematizatua bai administratiboki bai pedagogikoki baina hezkuntza sistema politikaren arauetatik kanpo dagoena. Ondorioz hezkuntza formala baino malguagoa, anitzagoa eta espezializatuagoa da.
Zer transmititzen du hezkuntzak
Gizakiak bizirauteko jaiotzen den unetik hainbat gauza ikasi behar ditu, eta ikasketa hau bizitza osoan zehar luzatzen da gizartean bizi den momentutik. Gizartean bizitzearen baldintzak, taldean erlazionatzea behartzen gaitu eta horretarako beharrezkoa zaigu denontzako baliogarriak diren kodeak sortzea. Hain zuzen ere kode hoiek dira, giza existentziari esangura ematen diotenak eta nolabait inguratzen gaituen errealitatea sortzen dutenak. Kode guzti hoien batura (hizkuntza, baloreak, sinesmenak, janzkera,…) kultura hitzarekin definitu dezakegu. Beraz haurrari ibiltzen ikasten laguntzen diogun bezala, inguratzen gaituen kodeak bereganatzen ere laguntzen diogu. Prozesu honi hezkuntza deritzogu eta kulturaren transmisioan oinarritzen denez sozializazio prozesu bat da ere. Hezkuntza prozesu honetan taldean moldatzeko arauak ikasteaz gain, zientziak, lanbide trebetasunak eta azken finean bizitza pertsonalean garatzeko beharrrezkoak ditugun ezagutzak bereganatzen dira.
Nortzuk dira hezituak eta nortzuk hezitzaileak
Hezkuntzaren definizioan aipatukoa kontuan hartuz, alegia, hezkuntza norabide anitzeko prozesua dela, orokorrean esango nuke hezituak eta hezitzaileak denok garela aldi berean, bai behintzat hezkuntza informalaz ari bagara. Baliteke norbaitek esatea, jaioberrien kasuan hori ezinezkoa dela, jaioberriak ezin duela hezitzailea izan. Hain zuzen ere, adibide egokia iruditzen zait norabide anitzeko hezkuntzaren prozesua azaltzeko, hots, jaioberriek ere bere premiak asetzeko prozesuan ingurukoek hortaz ezagutzak bereganatu eta hezitzen dira.
Hezkuntza formalean eta ez formalean, nahiz aurreko fenomenoa ere eman geure bizitzetako nahigabeko baldintza delako, irakasleak lirateke hezitzaileak eta ikasleak hezituak.
Non ematen da Hezkuntza
Hezkuntzak zer transmititzen duen puntuan esan bezala, hezkuntza gizartean moldatzeko kulturaren transmisioan oinarritzen den sozializazio prozesua denez, gure bizitza osoan zehar eremu guztiean eta etengabe ematen da baina bi mailako eremu bereizi daitezke: lehen mailakoa (familia gunean ematen dena) eta bigarren mailakoa (eskolan, lagunen artean, ikastaroetan, udalekuetan, komunikabideetan, etab.)
Zer da didaktika
Disziplina zientifiko-pedagogikoa da, zeinek aztergaitzat ikaskuntzako eta irakaskuntzako prozesuak eta elementuak ditu. Beraz, teoria pedagogikoen ereduak gauzatzeko irakaskuntzaren sistema eta metodo praktikoetaz arduratzen den pedagogiaren zatia da.
Didaktikan parte harzten duten osagaik honako hauek dira: hezitzailea edo irakaslea; hezitua edo ikaslea; ikasnkuntzaren testuinguru soziala eta curriculuma.
Zer da pedagogia
Hezkuntzaren konplexutasuna dela da eta ikuspegi ezberdinetatik aztertu behar da (psikologikotik, soziologogikotik, historiatik, didaktikatik,…). Perspektiba guzti hoietatik egiten diren azterketak pedagogian biltzen dira, hezkuntzaren zientziak direlarik, beraz pedagogia, hezkuntzaren teoria eta praktikaren jakintza da. Aldi berean, pedagogiaren helburua hezkuntza deskribatu eta ezagutzeaz gainera, hezkuntza sistema aldatu eta hobetzea, pedagogiatik bertatik ezarritako norabideei jarraituz, pertsonaren eta gizartearen garapenaren alde.
2 ARIKETA
HAUSNARKETARAKO BI GALDERA
1. ZER GERTATUKO LITZATEKE, HEZKUNTZA EZ ARAUTUA, ARAUTUKO BALITZ?
2. JAKIN BADAKIGU, HEZKUNTZA INFORMALA AZTERTU ETA EZAGUTUZ GERO, EZ LITZATEKELA SEKULA INFORMALA EDO BEREZKOA IZANGO ETA ONDORIOZ SISTEMATIZATU ETA PROGRAMATUKO LITZATEKE. BAINA HEZKUNTZA INFORMALAN JAZOTAKOAK BEHATZEA BEHARREZKOA OTE?
IRUDIEN ANALISIA ETA SAILKAPENA
1. Irudi hau azpigaratutako herrialde baten eskola edo heziketa gunea denetik, hezkuntza arautuan edo ez arautuan sailkatzeko zalantzak sortzen zaizkit, herrialde hoien estaduen hezkuntza sistema politikoa ez baitut ezagutzen. Hau da, irudian adin ezberdinetako ikasleak ikus daitezke, eta horren arabera hezkuntza ez arautuan sailkatuko nuke. Baina agian, herrialde azpigaratuetan non baliabide ekonomikoak eskasak diren hezkuntza arautuan adin ezberdinak maila berdinean onartzen dira.
2. Bi ama bere haur jaioberriekin, bizitzako eguneroko egoera den unetik hezkuntza informalean kokatuko nuke.
3. Udalekuak, aisia esparruari dagokien egonaldirak dira. Planifikatu eta programatzeaz gain, pedagogian oinarritutako hainbat heziketa helburu ere lantzen dira baina ez dira derrigorrezkoak edo bestela esanda, ez daude estaduraren legediarengandik arautuak, beraz hezkuntza ez arautuko heziketaren barne daude.
4. Familia irudikatzen duen Boteroren pintura hau, bizitzaren egunerokotasunean familian barne ematen den heziketaren adierazgarri da, beraz, hezkuntza informalari dagokio.
5. Dantzako ikastaro baten berri ematen digu. Bertan egutegia, ordutegia, lekua, prezioa eta ikasle kopurua zehazten dira. Hortaz eta hezkuntza sistemaren legeditik kanpo dagoenez hezkuntza ez arautuari dagokio.
6. Haurrak naturan jolasean, bizitzan edota gizartean nahigabean eta metodologiarik gabe sortzen den heziketaren adierazgarri da, ondorioz hezkuntza informalari dagokio.
7. Telebista, irratia, egunkaria eta internet, egun inguratzen gaituzten informazio iturriak dira zeintzuk aldez aurretik inongo planifikaziorik gabe jasotzen ditugun. Nahiz eta informazio iturri hauek hezkuntza arautuan nahiz ez arautuan informazioa aztertzeko baliabidetzat erabili daitekeen hezkuntza informalaren adierazgarri dira.
8. Hezkuntza arautuaren erakundearen adierazgarri den eskola irudikatzen du. Adin berdineko gela, non kultura orokorreko ezagutzak helarazten diren (mapak adibidez).
9. Dantza flamenkoko ikastaroa, beraz, planifikazioa, programazioa eta metodologia baten beharra izan arren ez da estaduaren derrigorrezko hezkuntza sistemaren baldintzapean sartzen, ondorioz hezkuntza ez arautuari dagokio.
10. Ama eta alaba ibaian igeri egiten, ama albarekiko instintiboki eta berezko hezkiketa ahalbidetzen du, beraz hezkuntza informala litzateke.
11. Arbela batean eskema baten bidez azaldutako kontzeptuak edo bestela esanda, kontzeptu mapa bat irudikatzen du. Antzematen den testuinguruaren arabera, alegia, arbela azaltzen den unetik planifikatutako helburua igartzen, ostera ez dirudi heziketarako espreski sortutako espazioa denik, beraz hezkuntza ez arautuan sailkatuko nuke. Halere, izan daiteke ere norberak bere etxean halako arbela bat edukitzea, autodidaktikoki zerbaiten inguruan kontzeptuak lantzeko. Kasu honetan, ikasketa berezkotzat hartuz, hezkuntza informalaren barne sailkatzea posible izan daitekeela pentsatzen dut.
12. Igerilekuan hainbat haur eta pertsona heldu bat. Horren arabera, ikastaro batean dauden irakaslea edo hezitzailea eta ikasleak direla ondorioztatzen dut. Ikastaroa denez, sistematizatutako hezkuntza da baina ez da derrigorrezko araututako hezkuntza sistemaren barne sartzen, hortaz hezkuntza ez arautuari dagokio.
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ FORMALAREN
BANAKETARAKO IRIZPIDEAK
BANAKETARAKO IRIZPIDEAK
Hezkuntza formalaren eta ez formalaren kontzeptu mapa behatuz gero, argi eta garbi ikusten da biek ezaugarri edo osagai kontzeptual berdinak dituztela, alegia kontzeptualki estruktura identikoa dute. Hortaz, bien arteko ezberdintasuna arautzen duten marko legala da, hau da, hezkuntza formala, estaduaren hezkuntza sistemaren politikaren legeek arautzen dute eta hezkuntza ez formalan ordea, erakunde bakoitzak bere araudi propioa du.
Jatorri ezberdineko marko legala edukitzeak, hezkuntza jardutean aplikatzeko moduak baldintzatzen ditu, eta hain zuzen ere, horren erakusle argia da, kontzeptu mapan ezaugarri edo kontzeptu bakoitza hezkuntza mota batean eta bestean nola gauzatzen direnen azalpena.
Hezkuntza sistemaren bilakaera honen jatorria, gizartearen konplexutasunen beharretan aurkitzen da. Hau da, pertsonen bizitza pertsonalari, sozialari eta kulturalari eragitzen dioten lan-merkatuaren eskaera, aisiaren beharra, lanbide eta teknologia berriak, ezagutzen birziklatzea eta azken finean norberaren hazkundeak, heziketa iraunkorraren beharra sortzen du.
60 eta 70 hamarkadetan, eskola erakundearen (oinarrizko mailetatik hasita unibertsitateko doktoratu arte) haratagoko heziketa planteatzen hasten da, eskolaren erabilgarritasuna zalantzan jartzeraino.
Honela, 1975 urtearen inguruan, hezkuntza formla, ez formala eta informala terminologiak sortuko ziren, bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz. Hain zuzen ere, une horretatik egundaino hezkuntza formalaren eta ez formalaren artean egin diren definizioen edo ezberdintasunen irizpideen arabera badirudi bata besteari kontrajartzen zirela.
Hala eta guztiz ere, irakurgai honetako autoreak aditzera ematen duen autokritikaren arabera, hezkuntza formalaren eta ez formalaren banaketaren irizpideak ez dira orain arte egin den bezala, ezaugarri pedagogikoetan, ez sistema estrukturetan oinarritu behar, baliogarriagoa zein den ezagutzeko, baizik eta hezkuntza mota bakoitzak bata besteari egiten dion ekarpenaren arabera, bion etekina eta osagarritasuna maximoa izan dadin. Bi hezkuntza mota hauen helburua, pertsonen heziketaren iraunkortasuna bermatzea da bien arteko osagarritasuna eta transbersalitatearen bidez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
