Páginas

2012/02/26

4 ARIKETA

Kasuen azterketa_Neutraltasun eta beligerantzia
5. Kasua: Pegatina
Maribel, 14 eta 16 urteko ikasleen irakasleak, ikasgelara egunero hauteskundeetako propagandako pegatina bat darama soinean. Ikasgaia bukatu orduko, Karlos izeneko ikasleak, pegatinaren inguruan galdetzen dio eta Maribelek hausteskundeetan bozkatuko duen alderdiaren pegatina dela azaltzen dio, bide batez alderdia goraipatuz.
Iruzkina:
Nire ikuskunpututik, irakaslea hezitzailea den unetik, eredu erreferentzia bat da ere eta irakasleengan eduki dezakeen eragina susmaezina da, are gehiago ikasleak nerabezaroak badira, zeintzuk etengabeko identitate bilaketan aurkitzen diren. Ikasleek irakaslearekiko iritzi ona edo txarra izan dezakete, baina bi kasutan irakasleak eragina izango du beti.
Horrelako gaietan, ikasleen jakingura ikasgaiarena bera baino gehiagokoa izan daiteke maiz, aurrean aipatu dudan identitate bilaketa dela eta, irakaslearen iritzi pertsonaleekiko oso sensibleak izanik
Horrenbestez, irakasleak munduari buruz dituen iritzi pertsonalak ez agertzen kontu handia izan behar duela pentsatzen dut. Halako pegatina bat irakasleak soinean eramanez, irakaslearekiko irudi ona duenarentzat alderdi politiko hori egokia suertatu zatzaioke, aldiz irudi txarra duenarentzat berriz kontrakoa.
Halere, ikasleak irkaslearearekiko duen irudiaren arabera, alderdi politiko horrekiko eraiktitako aurreirizia , ez litzateke gehien kezkatu beharko gintuzkeena. Alegia, gelan politikaren inguruan eztabaida gertatzen bada edota aurkitzen diren ingurune sozialean gatazka politikoa esanguratsua bada, ikasleek irakaslearen jarrera ezagutzeak oso desegokia izan daiteke, ikasle batzuen jarrera uzkurtu dezakeelako.
Karlosek galdera ikasgaia bukatu ondoren pribatuan egin beharrean, denon aurrean egingo izan balu, irakasleak “gauza pertsonalak dira” edo horrelako zerbait, garrantzia kenduz esatea izango litzateke nire ustez erantzun egokiena.
Ondorioz, uste dut irakasleak ikastetxean pegatina kendu beharko lukeela eta agian debekatua egon beharko luke ere. Nire ikuspuntutik, ez da berdina irakaslearen jarrera ezagutzea edo ikasle batena, hau da, ez litzateke berdina izango pegatina hori ikasle batek eramango balu ez baita eredu. Pentsamendu dibertsitatea onartu eta errespetatzen erakutsi behar da, baina horretarako irakaslea ahal duen neutralena agertu behar da.
11. Kasua: Sararen gurasoen erlijioa
Erlijioen gaia lantzen ari diren gizarte-zientzien ikasgaian, ikasle batzuen aldetik, Jehobako testiguak kritikatzen dituzte.
Irakasleak badaki Sararen gurasoak erlijio hori bera praktikatzen dutela eta egiten ari diren kritikekin ados egon arren, Sara, 14 urteko neskato lotsatia, gaizki pasatzen ari delaz jabetzen da ere.
Iruzkina:
Nire ustez, irakasleak Jehovako testiguetaz hitzegiten den egoera honetaz baliatu beharko luke, ingurunean esanguratsu diren beste erlijioen ezaugarriak aipatzeko ere. Edo bestela esanda, Sara gelan egongo ez balitz ere, irakaslearen jarrera izan beharko luke erakustearena erlijio guztiek izan dezaketela gustagarri ez diren ezaugarri asko eta Jehovako Testiguak gure ingurunean berezia delako kritikatzeko oso erraza surtatu arren, adibidez seguraski katolikoak diren gelakide askoren gurasoen erlijoaren ezaugarriren bat kritikatu lezake ere.
Azken hau, ez katolizismoa kritikatzeko helburuarekin noski, baizik eta erlatibizatzeko eta azaltzeko azken finean pentsamendu guztiek errespetu berdina merezi dutela. 
Kasu honetan, gelakideek berak erlijio baten praktikanteak edo fededun izateak, ez dut uste garrantzi handirik duenik. 14 urterekin pentsatzen dut, kasu gehienetan gurasoena jarraitzen baitela. Baita pentsatzen dut ere, Sararen lotsa, aurrean aipatu dudan irakasleak eduki beharko lukeen jarrera ez duela zertan baldintzatu behar, hau da, Sara lotsatia izango ez balitz ere, irakaslearen jarrera erlatibizatzearena izan beharko luke ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario