Páginas

2012/02/16

3 ARIKETA


kontzeptuetan sakontzen Hezkuntza_Kultura_Gizarteratzea
 Aukerak irakurri ahala eta denbora batez hausnartu ondoren, ondorio ziur bakar batetara iristen naiz, alegia, oso ariketa egokia dela kontzeptu hauen inguruan sakonki hausnartzeko. Oso zaila egiten zait egokia den orden bakar bat aukeratzea, ikuspuntua dela eta, bapatean bat baino gehiago aurkitzen baititut zentzudunak. Arrautza eta oiloa esaeran bezala gertatzen zait, ez nuke jakingo esaten zein dagoen aurretik.
Halere, bai ikasgai honetan eta besteetan ere jabetutakoaren ondorioz, Hezkuntza_Kultura_Gizarteratzea ordena izango lirateke, gizakiaren prozesu naturalaren ikuspuntutik logika baten barne argien azaltzen suertatzen zaidana.
Gizakia, talde baten barne jaiotzen den unetik, norabide anitzetan ematen den hezkuntza prozesu batean murgiltzen da. Hau da, bata besteekin ulertu, komunikatu edota erlazionatzea behar izanak, elkarrenganako berezko hezkuntza behartzen du, eta hain zuzen ere, hezkuntza horren ondorioz, taldearentzako baliogarria den nolabaiteko kultura adosten da. Hortaz, kultura, giza existentziari esangura ematen dioten eta nolabait inguratzen gaituen errealitatea sortzen duten kode multzoa lirateke, zeintzuk hainbat forma ezberdinetan adierazten diren, alegia, hizkuntza, baloreak, arauak, sinesmenak, janzkera, etabar. Azkenik, pertsonak hezkuntzaren bidez jasotzen duen kultura bereganatu ahala gizarteratze prozesua ahalbidetzen dela esan dezakegu. 
Laburbilduz, gizarteratzea prozesu bat izan arren, helburu gisa kontsideratu dezakegu, zein lortzeko, hezkuntzaren prozesuaren bidez kultura tresna sortzen dugun. Ondorioz, hiruen arteko erlazioa oso estua da eta bakoitzaren beharrak, elkarren artean aldaketak eragiten dituzte, askotan gainjarririk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario