Páginas

2012/02/03

1 ARIKETA

http://zurizuri.edu.glogster.com/hezkuntza-zuri/





Zer da hezkuntza
Pertsonaren garapena eta sozializazioa sustatzen duen norabide anitzeko prozesua da. Hiru hezkuntza mota bereizten dira:
Hezkuntza informala: gure bizitzako eremu guztietan eta etengabe ematen den berezko hezkuntza da.
Hezkuntza formala: estaduaren hezkuntza sistema politikarengatik arautua dagoena. Oinarrizko mailetatik unibertsitateko doktoretzaraino igarotzen da. Ezaugarri nabarmenenak adinaren araberako mailaketa, mailen orden lineala ezagutza orokorren helaraztea izango lirateke.
Hezkuntza ez formala: heziketa sistematizatua bai administratiboki bai pedagogikoki baina hezkuntza sistema politikaren arauetatik kanpo dagoena. Ondorioz hezkuntza formala baino malguagoa, anitzagoa eta espezializatuagoa da.






Zer transmititzen du hezkuntzak
Gizakiak bizirauteko jaiotzen den unetik hainbat gauza ikasi behar ditu, eta ikasketa hau bizitza osoan zehar luzatzen da gizartean bizi den momentutik. Gizartean bizitzearen baldintzak, taldean erlazionatzea behartzen gaitu eta horretarako beharrezkoa zaigu denontzako baliogarriak diren kodeak sortzea. Hain zuzen ere kode hoiek dira, giza existentziari esangura ematen diotenak eta nolabait inguratzen gaituen errealitatea sortzen dutenak. Kode guzti hoien batura (hizkuntza, baloreak, sinesmenak, janzkera,…) kultura hitzarekin definitu dezakegu. Beraz haurrari ibiltzen ikasten laguntzen diogun bezala, inguratzen gaituen kodeak bereganatzen ere laguntzen diogu. Prozesu honi hezkuntza deritzogu eta kulturaren transmisioan oinarritzen denez sozializazio prozesu bat da ere. Hezkuntza prozesu honetan taldean moldatzeko arauak ikasteaz gain, zientziak, lanbide trebetasunak eta azken finean bizitza pertsonalean garatzeko beharrrezkoak ditugun ezagutzak bereganatzen dira. 






Nortzuk dira hezituak eta nortzuk hezitzaileak
Hezkuntzaren definizioan aipatukoa kontuan hartuz, alegia, hezkuntza norabide anitzeko prozesua dela, orokorrean esango nuke hezituak eta hezitzaileak denok garela aldi berean, bai behintzat hezkuntza informalaz ari bagara. Baliteke norbaitek esatea, jaioberrien kasuan hori ezinezkoa dela, jaioberriak ezin duela hezitzailea izan. Hain zuzen ere, adibide egokia iruditzen zait norabide anitzeko hezkuntzaren prozesua azaltzeko, hots, jaioberriek ere bere premiak asetzeko prozesuan ingurukoek hortaz ezagutzak bereganatu eta hezitzen dira.
Hezkuntza formalean eta ez formalean, nahiz aurreko fenomenoa ere eman geure bizitzetako nahigabeko baldintza delako, irakasleak lirateke hezitzaileak eta ikasleak hezituak.






Non ematen da Hezkuntza
Hezkuntzak zer transmititzen duen puntuan esan bezala, hezkuntza gizartean moldatzeko kulturaren transmisioan oinarritzen den sozializazio prozesua denez, gure bizitza osoan zehar eremu guztiean eta etengabe ematen da baina bi mailako eremu bereizi daitezke: lehen mailakoa (familia gunean ematen dena) eta bigarren mailakoa (eskolan, lagunen artean, ikastaroetan, udalekuetan, komunikabideetan, etab.)






Zer da didaktika
Disziplina zientifiko-pedagogikoa da, zeinek aztergaitzat ikaskuntzako eta irakaskuntzako prozesuak eta elementuak ditu. Beraz,  teoria pedagogikoen ereduak gauzatzeko irakaskuntzaren sistema eta metodo praktikoetaz arduratzen den pedagogiaren zatia da.
Didaktikan parte harzten duten osagaik honako hauek dira: hezitzailea edo irakaslea; hezitua edo ikaslea; ikasnkuntzaren testuinguru soziala eta curriculuma.






Zer da pedagogia
Hezkuntzaren konplexutasuna dela da eta ikuspegi ezberdinetatik aztertu behar da (psikologikotik, soziologogikotik, historiatik, didaktikatik,…). Perspektiba guzti hoietatik egiten diren azterketak pedagogian biltzen dira, hezkuntzaren zientziak direlarik, beraz pedagogia, hezkuntzaren teoria eta praktikaren jakintza da. Aldi berean, pedagogiaren helburua hezkuntza deskribatu eta ezagutzeaz gainera, hezkuntza sistema aldatu eta hobetzea, pedagogiatik bertatik ezarritako norabideei jarraituz, pertsonaren eta gizartearen garapenaren alde.

No hay comentarios:

Publicar un comentario