HAUSNARKETARAKO BI GALDERA
1. ZER GERTATUKO LITZATEKE, HEZKUNTZA EZ ARAUTUA, ARAUTUKO BALITZ?
2. JAKIN BADAKIGU, HEZKUNTZA INFORMALA AZTERTU ETA EZAGUTUZ GERO, EZ LITZATEKELA SEKULA INFORMALA EDO BEREZKOA IZANGO ETA ONDORIOZ SISTEMATIZATU ETA PROGRAMATUKO LITZATEKE. BAINA HEZKUNTZA INFORMALAN JAZOTAKOAK BEHATZEA BEHARREZKOA OTE?
IRUDIEN ANALISIA ETA SAILKAPENA
1. Irudi hau azpigaratutako herrialde baten eskola edo heziketa gunea denetik, hezkuntza arautuan edo ez arautuan sailkatzeko zalantzak sortzen zaizkit, herrialde hoien estaduen hezkuntza sistema politikoa ez baitut ezagutzen. Hau da, irudian adin ezberdinetako ikasleak ikus daitezke, eta horren arabera hezkuntza ez arautuan sailkatuko nuke. Baina agian, herrialde azpigaratuetan non baliabide ekonomikoak eskasak diren hezkuntza arautuan adin ezberdinak maila berdinean onartzen dira.
2. Bi ama bere haur jaioberriekin, bizitzako eguneroko egoera den unetik hezkuntza informalean kokatuko nuke.
3. Udalekuak, aisia esparruari dagokien egonaldirak dira. Planifikatu eta programatzeaz gain, pedagogian oinarritutako hainbat heziketa helburu ere lantzen dira baina ez dira derrigorrezkoak edo bestela esanda, ez daude estaduraren legediarengandik arautuak, beraz hezkuntza ez arautuko heziketaren barne daude.
4. Familia irudikatzen duen Boteroren pintura hau, bizitzaren egunerokotasunean familian barne ematen den heziketaren adierazgarri da, beraz, hezkuntza informalari dagokio.
5. Dantzako ikastaro baten berri ematen digu. Bertan egutegia, ordutegia, lekua, prezioa eta ikasle kopurua zehazten dira. Hortaz eta hezkuntza sistemaren legeditik kanpo dagoenez hezkuntza ez arautuari dagokio.
6. Haurrak naturan jolasean, bizitzan edota gizartean nahigabean eta metodologiarik gabe sortzen den heziketaren adierazgarri da, ondorioz hezkuntza informalari dagokio.
7. Telebista, irratia, egunkaria eta internet, egun inguratzen gaituzten informazio iturriak dira zeintzuk aldez aurretik inongo planifikaziorik gabe jasotzen ditugun. Nahiz eta informazio iturri hauek hezkuntza arautuan nahiz ez arautuan informazioa aztertzeko baliabidetzat erabili daitekeen hezkuntza informalaren adierazgarri dira.
8. Hezkuntza arautuaren erakundearen adierazgarri den eskola irudikatzen du. Adin berdineko gela, non kultura orokorreko ezagutzak helarazten diren (mapak adibidez).
9. Dantza flamenkoko ikastaroa, beraz, planifikazioa, programazioa eta metodologia baten beharra izan arren ez da estaduaren derrigorrezko hezkuntza sistemaren baldintzapean sartzen, ondorioz hezkuntza ez arautuari dagokio.
10. Ama eta alaba ibaian igeri egiten, ama albarekiko instintiboki eta berezko hezkiketa ahalbidetzen du, beraz hezkuntza informala litzateke.
11. Arbela batean eskema baten bidez azaldutako kontzeptuak edo bestela esanda, kontzeptu mapa bat irudikatzen du. Antzematen den testuinguruaren arabera, alegia, arbela azaltzen den unetik planifikatutako helburua igartzen, ostera ez dirudi heziketarako espreski sortutako espazioa denik, beraz hezkuntza ez arautuan sailkatuko nuke. Halere, izan daiteke ere norberak bere etxean halako arbela bat edukitzea, autodidaktikoki zerbaiten inguruan kontzeptuak lantzeko. Kasu honetan, ikasketa berezkotzat hartuz, hezkuntza informalaren barne sailkatzea posible izan daitekeela pentsatzen dut.
12. Igerilekuan hainbat haur eta pertsona heldu bat. Horren arabera, ikastaro batean dauden irakaslea edo hezitzailea eta ikasleak direla ondorioztatzen dut. Ikastaroa denez, sistematizatutako hezkuntza da baina ez da derrigorrezko araututako hezkuntza sistemaren barne sartzen, hortaz hezkuntza ez arautuari dagokio.
HEZKUNTZA FORMALA ETA EZ FORMALAREN
BANAKETARAKO IRIZPIDEAK
BANAKETARAKO IRIZPIDEAK
Hezkuntza formalaren eta ez formalaren kontzeptu mapa behatuz gero, argi eta garbi ikusten da biek ezaugarri edo osagai kontzeptual berdinak dituztela, alegia kontzeptualki estruktura identikoa dute. Hortaz, bien arteko ezberdintasuna arautzen duten marko legala da, hau da, hezkuntza formala, estaduaren hezkuntza sistemaren politikaren legeek arautzen dute eta hezkuntza ez formalan ordea, erakunde bakoitzak bere araudi propioa du.
Jatorri ezberdineko marko legala edukitzeak, hezkuntza jardutean aplikatzeko moduak baldintzatzen ditu, eta hain zuzen ere, horren erakusle argia da, kontzeptu mapan ezaugarri edo kontzeptu bakoitza hezkuntza mota batean eta bestean nola gauzatzen direnen azalpena.
Hezkuntza sistemaren bilakaera honen jatorria, gizartearen konplexutasunen beharretan aurkitzen da. Hau da, pertsonen bizitza pertsonalari, sozialari eta kulturalari eragitzen dioten lan-merkatuaren eskaera, aisiaren beharra, lanbide eta teknologia berriak, ezagutzen birziklatzea eta azken finean norberaren hazkundeak, heziketa iraunkorraren beharra sortzen du.
60 eta 70 hamarkadetan, eskola erakundearen (oinarrizko mailetatik hasita unibertsitateko doktoratu arte) haratagoko heziketa planteatzen hasten da, eskolaren erabilgarritasuna zalantzan jartzeraino.
Honela, 1975 urtearen inguruan, hezkuntza formla, ez formala eta informala terminologiak sortuko ziren, bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz. Hain zuzen ere, une horretatik egundaino hezkuntza formalaren eta ez formalaren artean egin diren definizioen edo ezberdintasunen irizpideen arabera badirudi bata besteari kontrajartzen zirela.
Hala eta guztiz ere, irakurgai honetako autoreak aditzera ematen duen autokritikaren arabera, hezkuntza formalaren eta ez formalaren banaketaren irizpideak ez dira orain arte egin den bezala, ezaugarri pedagogikoetan, ez sistema estrukturetan oinarritu behar, baliogarriagoa zein den ezagutzeko, baizik eta hezkuntza mota bakoitzak bata besteari egiten dion ekarpenaren arabera, bion etekina eta osagarritasuna maximoa izan dadin. Bi hezkuntza mota hauen helburua, pertsonen heziketaren iraunkortasuna bermatzea da bien arteko osagarritasuna eta transbersalitatearen bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario