Zein eremutan arituko naizen? unibertsitatean haur hezkuntza ikasketak burutuz gero, lan egiteko aukerak, batez ere hezkuntza formalaren eremuan irekitzen dira, halere, pentsatzen dut ikasketa hauek edukitzeak, lanbide aukeraketa zabala ahalbidetzen duela. Hau da, haur hezkuntza oinarriz edukita, hezkuntza formalean sarrera posible egiteaz gain, hezkuntza ez formalean jardutea ere ahalbidetzen du, azken honentzako batzuetan espezializazio ikasketa bat egin behar izan arren. Nire burua irakasle edo hezitzaile gisa imajinatzen dudanean, batzutan hezkuntza formaleko talde handiko ohiko gela batean ikusten dut, eta bestetan arreta berezia behar duten talde txiki batean laguntzen... Auskalo, momentuz ikasketak gogoz burutzea eta asko ikastea da nire helburua!
Bigarren ariketaren lehenengo galderari erantzun nahian, alegia, zer gertatuko lirateke hezkuntza ez arautua arautuko balitz, burura datorkidan lehenengo ondorioa alor ekonomikoari dagokio. Hau da, hezkuntza ez formalaren aukerak ugariak, anitzak eta espezializatuak izatearen erakargarritasuna eduki arren, gehienetan haiek eskuratzeko eragozpena dituzten prezio altuak izaten dira. Honela hezkuntza ez formala, sektore sozial batzuetara soilik mugatua geldituz. Eta horixe da hain zuzen ere, hezkuntza formalak sahiesten duena, hots, irakaskuntza denon helmenean egon dadila modu berdinean, horretarako diru publikoaz baliatuz.
Beharbada, hezkuntza ez formala sistema politikoaren araudian sartuko balitz, bere unibertsaltasunaren irizpideari jarraikiz, publikoa edota behintzat askoz merkeagoa izango lirateke baina aldi berean, hezkuntza ez formalaren adierazgarri diren malgutasuna eta jarduteko askatasuna galtzeaz gain, agian hezkuntza formalarekiko duen osagarritasuna ere galduko luke .
Beraz, landu ditugun edukiek azaltzen duten bezala, hezkuntza formalaren eta ez formalaren konbinazioa egungo gizartean murgiltzeko oso aberasgarria eta beharrezkoa dela argi dago baina pertsonaren heziketan bi hezkuntzen osagarritasuna lortzeko, berriro ere beste hainbatetan bezala, arazo ekonomikoa nagusitzen da.
Bestetik, planteatu dudan bigarren galderaren erantzuna begi bistakoa dirudi arren, hezkuntza informalaren garrantzia nabarmentzearren eta haren inguruan hainbat fenomeno komentatzeko egin dut.
Argi dago, hezkuntza ez formala gizartean sortutako aldaketa berriei erantzuteko eta hezkuntza formalaren aurrean aurkezten zituen mugapenak menderatzeko nahian eman zituela bere hastapenak, beraz gizartean gertatzen diren aldaketak norabide anitzetan eraginez eta horrenbestez hezkuntza informala gizakiaren izaera afektiboa edo emozionala bitarteko duen prozesua denez, bere behaketa arreta handiz egin beharko litzateke, gertatu daitezken aldaketak aurreikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario